Tokiko bizi aberats eta goxoa

Palombe rôtie

 

Goxo da Donapaleun bizitzea, Biduze eta Iholdiko erreka bazterretan, berriki berrituak izan diren Herriko Etxe eta Abere merkatu plazen inguruan. Ostatu eta jatetxe anitzek beren ateak idekiko dizkizuete memento goxoentzat, pintxo poteo edo tokiko sukaldaritzaz inspiratutako apairuekin. Udazkenean zerbitzatzen duten urtxo errekiari esker herriko jatetxeek gaitzeko fama bildua dute. Bere dastatzea bazterrezina da.

Duela mendeak ostiral guziz kabalen eta « gizen » merkatuak antolatzen direla. Koloreztatua eta animatua den Amikuztarren gertakari tradizional horren baitan denetarik atzematen da.

Force Basque - Le tir à la corde

 

Besta hitzordu handien artean, xuri eta urdinez jantzirik, uztail hondarreko hiriko bestetan parte hartzen ahalko duzue. Urte guziz agorrilaren 15eko ondoko igandean, Euskal indar jokoen Festibala antolatua da, urteko lehena eta nagusia.

Eta,  kultur jarduera anitzek herriaren biziari erritmoa ematen diote.

 

Zer zoriona udako arratsetan Biduze ibaiaren bazterrean goxoan egotea… egun bukaeraren freskotasun lasaigarrian…