Jondoni Jakobe bideko etapa nagusi bat
Donapaleu Jondoni Jakobeko 3 bide nagusien europako bidegurutzean zehazki kokatzen da.
Tours-Vézelay eta Puy-ko bideak bidexka bakarrean elkartzen dira Xibaltare auzoan, UNESCO-k « Gizadiaren Munduko Ondarea » sailkatutako bide zati baten ondo-ondoan.
Donapaleuren kokapena :
Garazitik 31km-tan
Izuratik 13km-tan hegoaldeari buruz
Tours, Vézelay edo Puy-ko bideetarat eta beste geldialdiko hirietarat heltzeko Iparraldeari buruz egun bat edo bi ibili behar dira: Erango, Sorde-l’Abbaye, Nabarrengose, Ortese.
Donibane Garazira buruz ibiltzeko eta Auritz edo Orreagari buruz doan mendi etapa handiari lotu gabe Donapaleu etapa ideala edo abiapuntu aproposa da entrenatzeko eta materiala frogatzeko.
Donapaleurat errexki heltzen ahal da autobus zerbizu merke bati esker..
Hotelek, arrotz logelek eta aterpetxe pribatuek ibiltariak errezibitzen dituzte.
Pirinio Atlantikoetako Jondoni Jakobeko lagunen Elkarteak, egungo egunean « Chemin, Bideak, Caminos » gunea bilakatu den lehengo Frantsiskanoen etxean errezibitzen ahal zaituztete tokien arabera.
Beilarien karnetak ematen ditu.
Harrera apiriletik urrirat segurtatzen dute.
> webgunea : www.aucoeurduchemin.org
Oinezko bidea Sorde-l’Abbaye, Erango eta Donapaleu artean, Tours-eko bidean: GR655
Jondoni JakobekoTOURS Bidean GR655 izendatua eta seinalatua den 40 kilometroko oinezko bideak Sorde-l’Abbaye, Erango eta Donapaleu lotzen ditu Léren, Saint-Pé-de-Léren, Bastidaxarre, Burgue-Erreiti, Labetze-Bizkai, Lukuze-Altzumarta eta Garruze herrietatik pasatuz.
Herri horiek, Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluaren obralaritzarekin batera erabaki dute partez edo osoki bi zentzutan hartzen ahalko duzuen bide eder hori babestea, antolatzea eta bere balioa agerian emaitea.
Uhaitzak eta Biduze ibaia atzematen diren haran hortan ondare aberatsak kausitzen dira: Erdi Aroko zubiak, izendatutako elizak, eiherak, etxeak, herrixkak… edo bazter miresgarriak (ageri diren Pirinioetako kasko garaiak eta Nafarroako mendiak barne). Ondareak zoin bazterrek Landesak, Gaskonia, Biarnoa eta Euskal herri artean kokatu “herri” horren xarma egiten dute.
Bidean gaindi aterpetxe desberdinak aurki daitezke: Sorde-l’Abbaye eta Erangoko herri aterpeak edo beste harrera pribatuak.
Xibaltareko Bidea
2014ko urriaren 4an « Chemin, Caminos, Path… » proiektuaren baitan, Donapaleuko herriak Xibaltareko oinezko bide berria estreinatu du. Herriko « Xibaltare » auzoan kokatzen den bideak, herria Europako Jondoni Jakobeko bidegurutzea seinalatzen duen harriari lotuko du.
Haritz eta gaztainondo oihanak trebeskatzen dituen bidea zinez ongi antolatua eta seinalatua da. Edozein ibiltarik GR 654 eta 655 izendatua izan den ibilbidea oren batez egiten ahalko du.
Crédit Agricole-ko « Pays de France » fundazioak obratze hori sariztatu du eta diru laguntzak emanen dizkio ere.
Harritik partituz, ibilaldia luzatzen ahal da, Soihartze eta Haranbeltz (Izura) kaperetarat buruz edo itzultzerakoan Donapaleurat buruz
Mezenas eskuzabal batzuei esker xendra hortan, San Salbatore kaskoan, Christian LAPIE-ren zizelkadura erraldoiak instalatuak izan dira. Pirinioetako eta Nafarroako mendi garaien parean den gune zoragarri honetan, zizelkadurek Amikuzeko paisaiak markatuko dituzte, milaka urtez erabilia izan den Gizadi Bide zaharrean, Europa eta Iberiar penintsularen artean.