Donapaleun enpresak sortu eta garatu

Baxe Nafarroa, Xiberoa, Biarnoa eta Landesen bidegurutzean kokatua, Donapaleu, Dinamikoak diren auzo herri anitzekin, lurralde handi baten motor ekonomiko eta erakargune gisa ekar daiteke.

Tradizio biziki zahar bati jarraikiz, enpresaburu eta kalitatezko enpresa anitzek bere ekonomiaren historia markatu dute.

Aiziritzen adibidez Lur Berri taldea bada, bere 5 000 laborari kide eta 550 langileekin. Lur Berri 3 arlotan ari da : laborantza, publiko zabalari banaketa, hazkurri industria : www.lurberri.fr

Arberatzen, burdinbide bideratze materialaren arloan munduko liderretarik bat kokatzen da hau da M.F.A taldeko Kalitate Handiko Ingurumen ekoizpen zentroa, 50 langile dituenak.

> www.mfarberats.fr/

Halaber, Castillon taldea, enpresa beregain eta familiarrak, etxegintza arloan ari da eta 350 lankide enplegatzen ditu.

Egitura hortako 2 enpresek, SOCA-TP eta SOCA-ELEC, hoditeria, obra publikoak, elektrika eta telekomunikazio sareak garatzen dituzte.

Bestalde, eraikuntzako materiala eta ekipamendu desberdinak ekoizten dituzten CBA eta MTP enpresak, Donapaleun sortu eta azkarki garatu dira.

Azkenik, betoigintzan berezitua den COLAS enpresa Arberatzen kokatua da.

Bost enpresa ospetsu horiek ez dira arlo hortako dinamika ekonomikoa ilustratzen duten bakarrak!

Beste anitz existitzen dira arlo ezberdinetan : laborantzako material salmenta eta konponketa, ofizio guzietako erainkuntza enpresak, auto eta kamioi salmenta eta konponketa.

Horien artean beste bi enpresa ospetsuek fama bildu dute:
H.B .Evasion bidaia agentzia eta Hiruak Bat autobusak, bidaia eta jende garraioan berezituak diren enpresek, 35 langile eta 32 autobus dituzte. Urtero 1 000 000 pertsona garraiatzen dituzte.

Amikuzeko Merkataritza eta Ofiziale elkarteak, arlo guzietako 90 saltzaile baino gehiago batzen ditu.

Hazkurri merkataritza, sukaldaritza, ostalaritza, turismo eta bidaia arloetan ari diren profesional berritzaile eta ezagutuak barne dira. « Euskal Herria Bihotzean » (« Pays Basque au cœur ») desmartxak, Euskal Herriko beste 3 merkataritza elkarteekin engaiaturik, www.paysbasqueaucoeur.com webgunea sortu du.

 

Lanbide liberal guziak atzematen ahal dira: notarioak, arkitektoak, abokatuak, kontulari bulegoak ala banketxeak.

Donapaleun da sortu Baionako ospitaleari lotua den ospitale berria: Jendeari medikuntza espezialitate guzietan goi mailako osagarri zerbitzu bat ekarriko dio: larrialdi zerbitzua, erradiologia, eskanerra, obstetrika, kirurgiak… ; Zerbitzua osagarri arloko goi mailako profesional liberal anitzek bermatzen dute.

Azkenik, Donapaleu inguruko eremu zabal batean, laborantza aktibitate dinamiko eta anitzak garatzen dira: zereal ekoizpena, abere hazkuntza, egurra, fruituak, baratzezaintza… Sormarka eta label ezagutu eta famatuak dituztenak (besteak beste ahate, ardi, ahate gibel, xingar, gasna, zereal, eta kiwi sailetan)

Etxe ekoizle horiek laborantza iraunkorra bultzatzen duen IDOKI xartan engaiatu dira: www.idoki.org