Herri kirolaria !
Donapaleun kirol aktibitate anitz egiten ahal dira izan kolektibo edo indibidualak :
- Errugbia
- Futbola
- Saskibaloina
- Eskubaloina
- Pilota-joko mota guziak
- Judoa
- Boleibola
- Atletismoa
- Bizikleta
- Mendiko bizikleta
- Moto enduro
- Tenisa
- Petanka
- Zaldiketa
- Igeriketa
- Oinezko ibilaldiak…
Deneri idekiak dira, izan hasiberria ala aritua.
Edozein maila, adin edo enbeia ukanik ere elkarte desberdin anitzek errezibituko zaituzte.
> Ikus kirol elkarteen lista osoa
Herri kirol ekipamendu anitz erabiltzen ahal dira nahi delarik edo araudi bat segituz:
Trinketa, « ezker pareta » edo pilota plazak, igerilekua, 1.8 km-ko kirol ibilbideak herri erdi-erdian, zaldiketa zentroa, futbol, errugbi eta teniseko zelaiak, erabilera anitzeko « Airetik » kirol gela, oinezko ibilbideak.
Txapeldun handiek, atzokoek zoin biharkoek, Donapaleuko kirola egin eta eginen dute!
Errugbiko ekipa Fédéral 3 mailan ari da. 2011n Honneur mailako Frantziako txapeldun izan zen. 2013an, bi pilotari gazte xarean munduko txapeldun izan ziren. Lehengo jokolari famatuen segida hartzen dute: Jean Urruty, Loustalot anaiak, Michel Berrogain eta Claude Uthurisq…
Urte guzian zehar, kirol gertakari anitzetan parte hartzen ahal da eta tokiko taldeak sustenga daitezke.
Azkenik, hiritik hurbil, kanpoko kirol aktibitate anitz egin daitezke: iraupen eta pistako eskia, erraketa, mendi ertain eta garaietako ibilaldiak, espeleología, canyoning, rafting eta kanoa-kayaka Uhaitzetan, kirol arrantza, G.R ibilbide luzeak…