Hiri birazkatua

1993ko apirilaren 4tik, Donapaleu Zangoza Hiriarekin birazkatua da..

Zangozan 5.000 biztanle dira eta Nafarroako Foru Komunitatearen parte da.

Iruñatik 44 km-tarat, Aragoi ibaiaren ondoan, itzal handiko guneak diren Arbaiungo arroilatik eta Irunberritik hurbil kokatzen da. Zangoza  Erdi Aroko ondare  historiko eta artistikoa duen herri aberatsa da: elizak, komentua, jauregiak. Santa Mariaren portale erromanikoa Monumentu Nazional gisa ekarria da.

Bi herriak Jondoni Jakobe bidearen etapa nagusiak dira ; Alabaina Donapaleun hiru bideek (Puy, Vézelay eta Tours) bat egiten dute eta Zangozan mende anitzez beilariak herriaren  hamabi « ospitaleetatik » iragan dira.

Historia anaitasunaz gain ez da dudarik proiektu berriek, izan ekonomikoak, turistikoak, kulturalak edo lagun artekoak, bi herriak luzaz lotuko dituztela.

>> Zangozari buruz informazio gehiago