Donapaleuko besten gaualdia – Saint-Louis Zineman

Affiche du spectacle Errimak Bi Oinetan du groupe de danse Haatik.

Uztailaren 21ean, 19:00etatik goiti, Saint-Louis konplexu kulturalean.

TARIFAK

Tarifak : 15€ / 10€ (-18 ans)
Sarrerak salgai zineman bertan edo webgunean : www.moncine.fr/saint-palais

ANTOLATZAILEAK

Argitze 

PROGRAMA

19:00 : AIKO MAIKO taldearen kontzertua zine-kafean eta Argitze elkarteak proposatutako tapas/aperitiboa.

Aperitiboan part hartzeko erreserbaketa bat behar da.

20:30 : Haatik konpaniaren ERRIMAK BI OINETAN emankizuna.

Dantza eta Bertsoa gurutzatzen den lekuan hasi zen sormen honen bidaia. Konpainiak sormenezko lurralde berriak esploratzen jarraitzen du eta oraingoan bertsolaritzaren soinua mugimendu garaikide bihurtzen du.

Bertso ariketa eta jokoak dantzara eramatea da emanaldi honen berezitasuna edo ezberdintasuna, eta horien bidez gaurkotasunari buruzko gogoetak plazaratzea, kantu ezagunei eta bertso sorta zahar eta berriei mugimendua emanez.

Bertso saioak bezela, antzoki eta areto handietan egiteko emanaldia egokia izan arren, espazio ezberdinetan erraz eskeintzeko aukera emango duen formatu sinple batean oinarritzen da emanaldia.

IRAUPENA: 60 minutu