Merkatu estaliaren lanak hasten dira

Le marché hebdomadaire de Saint-Palais se déroule tous les vendredis matins. La photo montre une maraîchaire en train de tenir son stand.

Duela 25 urte eraikitako Donapaleuko merkatu estaliak berritze fase garrantzitsu bati ekingo dio aurki. Lanak 2025eko azaroaren 24an hasiko dira, eraikinaren hormak eraistearekin batera, 2026ko maiatzera arte luzatuko den proiektu zabal bat abiaraziko dela markatuz (estimazioa).

Hasieran, gibel gizen merkatua hartzeko pentsatuta izan zen, bainan, urteak pasa eta eraikina gero eta jende guttiagok erabiltzen zuen, ekoizleen aldetik kontsumitzaileen aldetik bezala. Horren aurrean, gaur egun gutxiegi erabiltzen den udal-espazio hori birmoldatzeari buruzko hausnarketa abiatu du Udalak. 

Hirigileen kabinete batek lagunduta, udalak hitzarmen bat bideratu zuen bertako biztanle, elkarte eta eragileekin, hiri bihotza berrindartzeko ikerketa zabalago baten barruan —Thiers karrikatik Airetik gelaren aparkalekuraino (Petite Ville de Demain programa)—.

Bi faseko proiektua

Udalerriaren finantza gaitasunak eta Biharko Herri Txikiak programaren barruan mobilizatutako laguntza publikoak kontuan hartzeko, proiektua bi etapatan bereizi dute:

  • Lehen urratsa (2025–2026): merkatu estalia eta txerrientzako lonja berrantolatzea.Merkatu estaliak arkitektura irekiagoa eta argitsuagoa hartuko du, egurra eta beira bezalako material nobleekin. Eraikina isolatu, berotu eta merkataritza, kultura edo elkarte ekitaldiak hartzeko erosotasun hobea eskainiko du.Txerrientzako lonjak leku estaliaren eta lagunkoiaren izaera mantenduko du, edonorentzat irisgarria eta eguraldi txarra egiten duenean erabiltzeko modukoa.
  • Bigarren urratsa (etorkizunean): bi eraikinen arteko zabalgunea eta aparkalekua berritzea.
    Bigarren etapa honetan, espazioak landareztatuko dira, ekipamendu funtzionalak instalatuko dira eta bizitzeko gune berri eta erakargarri bat sortuko da, hirigunearen eta Airetik aparkalekuaren arteko lotura erraztuz.

Akitania Berria Eskualdearen, Estatuaren eta Hirigune Elkargoaren laguntzari esker, proiektu honek aukera emango du Donapaleuko gune zentral bat berpizteko eta urte osoan zehar elkartrukerako eta elkarbizitzarako leku gisa duen funtzioa indartzeko.